Telefonogune birtuala edo IP telefonogunea telefono-sistema aurreratu bat da, eta nahi adina luzapen finko edo mugikor izateko aukera ematen du, behar adina lekutan.
Hodeiko telefonoguneek IP, Softphones edo WebRTC telefonoekin funtzionatzen dute, eta Internet erabiltzen dute komunikazio-linea konektatuta edukitzeko.
IP telefonogune birtual baten eta ohiko telefonogune fisiko baten arteko aldea da telefonogune birtuala hodeian dagoela; beraz, ez da beharrezkoa hardwarea edo gailu fisikoak erostea. Ez du ez instalaziorik ez kablerik behar, luzapen finko eta mugikorrak ematen ditu.
Zergatik kontratatu NUBIP telefonogune birtual bat

IP Telefonogune Birtualaren zerbitzuak aukera ematen du IP telefoniara modu eraginkorrean pasatzeko eta telefonia-zerbitzuan funtzionalitate ugari izateko, distantzia geografikoak alde batera utzita.
Telelana eraginkor baten kudeaketa ere errazten du, deirik galdu gabe, eta zure bezero guztiak bulego batetik bezala artatu ahal izango dituzu.
Gainera, ez da inbertsio ekonomiko handirik egin behar, ohiko telefonogune fisikoen kasuan bezala. Deien kostua txikiagoa da, eta teknologia etengabe ari da eguneratzen, automatikoki.