NUBIP, hurbilen duzun operadorea
Telekomunikazioetako operadore global gisa, Nubipetik enpresetarako eta partikularrentzako komunikazio- eta konektibitate digitaleko zerbitzurik onena eskaintzen dugu.
Proiektu guztietan gure ibilbidea markatzen duten balioak aplikatzen ditugu: hurbiltasuna, esperientzia eta kalitatea. Urte hauetan guztietan gurekin lan egin duten bezeroen leialtasunarekin saritutako konpromisoa.
Citelia Taldearen bazkide sortzaileak gara; Estatuko telekomunikazio-operadore nagusietako bat. Citeliako kide izateak lehen mailako lankidetza- eta azpiegitura-sarea izateko aukera ematen digu, negozioei eta partikularrei merkatuko konponbiderik onenak eskaintzeko.